Dagoeneko sainaleak margotu dituzte
San Juan de Dios eta aireportuko biribilguneen arteko errepide zatia arratsaldean irekiko dute. Dagoeneko margotu dituzte lurreko seinaleak eta eremua garbitzen ari dira langileak. Arratsaldean irekiko dute eta herritik Sabino Arana kalea erabilita irten nahi dutenek, bertatik joateko aukera izango dute; jada ez da Santa Engrazia aldera joan eta bertan bariantea hartu behar izango.