Txupina nork botako duen pentsatzeko garaia
Xanistebanetako Jai Batzordearen hurrengo bilera heldu den asteartean, hilak 18, izango da, 19:00etatik aurrera, udaletxeko areto nagusian. Bilera horretan txupina botatzeko hautagaiak jasoko dituzte; hortaz, elkarteei hautagai posibleak pentsatzeko eskatu diete.Aurretik egindako bi bileretan hainbat gai adostu eta erabaki dituzte, baina oraindik jaietako jardueretako aurrekontuen hainbat orri falta dira. Kultura sailak orri horiek ongi beteta eramateko eskatu die elkarteei.