Hibaika Arraun Elkarteko arraunlariek atzo arratsaldean, entrenatzen ari zirela, honakoa topatu zuten Errenteria-Oreretan duten egoitzaren ondoan: hildako baten errautsen zorroa. OARSO BIDASOKO HITZA-k jakin duenez, beteta zegoen zorroa, hau da, hildakoaren errautsak bertan ziren: 2002an hil zen emakume batenak dira. Aurkikuntza egin eta berehala Errenteriako Udaltzaingoari eman zizkioten errautsak Hibaikako kideek. Ondoko irudian ikus daiteke zorroa, jada lehorrean.