HBC surf klubaren proiekzioa Banako tabernan
HBC (Hondarribia Board Club) Kirol Klubak proiekzio bat prestatu du ostiralean Banako tabernan emateko, Bidasoaldeko I. HBC Surf Txapelketa goiburukoa. 20:00etan hasiko da eta sarrera doan izango da. Iñigo V. Salazarrek hartutako irudiekin egindako bideoa da eta HBC taldearekin batera HS2 klubak ere lagundu du proiekzioa antolatzen. Bideoaren ondoren, hainbat argazkilarik txapelketan hartutako irudiak proiektatuko dituzte.