Gaindegiak egin duen ikerketa baten arabera, Euskal Herrian hogei udalerri daude bizitasun ekonomiko eta sozial altuarekin eta horietako bat Oiartzun da. Gaindegiaren arabera, udalerrien bizitasun ekonomiko eta sozialak “desoreka handiko erronka ekartzen du”.Udalerrien bizitasuna kuantifikatzeko hainbat elementu hartu ditu kontutan Gaindegiak eta horiek lau multzotan sailkatu ditu: oreka demografikoa, bizi-baldintzak, lana eta jarduera ekonomikoa eta zerbitzuetarako irisgarritasuna. Oiartzunen kasuan, oreka demografikoa 5,6 puntutan dago, bizi-baldintzak 6,4 puntutan, lana eta jarduera ekonomikoa 5,9tan eta zerbitzuen irisgarritasuna 9,4ean. Laburtuta, 6,8 puntutan dago Oiartzun.
Gaindegiak egin duen ikerketa
hemen kontsulta daiteke.