Bina antzezlan taularatuko dituzte hilaren 19an eta 20an Mendi Zolanen
Bina antzezlan taularatuko dituzte Hendaiako Mendi Zolan kulturgunean hilaren 19an eta 20an. Asteazkenean Doggy Doggy antzezlana taularatuko dute bederatzi aktorek. Ondoren, Les ordures, la ville eta la mort obraren txanda izango da. Hilaren 20an, berriz, Fuir eta Obstinatio antzezlanak ikusteko aukera izango da. Lehenengo saioak 20:30ean hasiko dira eta bigarrenak, berriz, 22:00etan. Sartzea libre izango da.