Arramendi zaintzeko eskatu du Eguzkik
Errenteriako Udalak Arramendiko muinoa babestu arren, azken urteetan “horren aurkako erabilerak” izan direla salatu du Eguzki talde ekologistak. Batetik, Arramendiko eremua txikitzen ari dela jakinarazi du talde ekologistak. “Pontika aldean, puska ederra kendu zioten duela urte batzuk. Gero, Gaztaño auzoan bertan eraikitzen ari diren etxeak izan ziren”. Bestetik, jendeak erabilera desegokia egiten duela kritikatu du “motorrez sartzea, zuhaitzak lapurtu edo puskatzea eta zaborra nonahi uztea”.
Udalak babesteko hartutako neurriak aitortu ditu. Hala nola, eremua osoa egokitzea, zuhaitzak landatzea edota baratze ekologikoak jartzea. Hala eta guztiz ere, aurreko konpromisoari eusteko eskatu dio udalari, “Arramendiri merezi duen tratua emateko”.