Abarka antzerki taldekoak ‘Biba zorrixen izurritie!’ lana antzezten, Oiartzungo udaletxean
Oiartzungo Antzerki Jardunaldiak aurrera doaz eta oraindik bada antzerkiaz gozatzeko aukera. Oiartzungo Antzerki Eskolako gaztetxoek herriko bi ikastetxeetako ikasleen aurrean euren emanaldiak eskaini dituzte udaletxeko areto nagusian eta Markiña Xemeingo Abarka taldeak
Biba zorrixen izurritie! lana taularatu zuten, arrakasta handiz, gainera.Jardunaldiei bukaera emateko HELTA helduen tailerreko antzerki taldeak
Hiru minutuko ametsak izeneko lana aurkeztuko du. Emanaldia udaletxeko areto nagusian izango da hilaren 22an, 19:00etan hasita.
Antzerki Eskolan izena emateko aukera
Antzerki Eskolan
izena eman nahi duten 12 eta 18 urte bitarteko gazteek horretarako aukera dute. Bihar, hilak 14, da azkeneko eguna.