Aiko taldeak igandean Urbian egingo duen erromeriara joateko autobusa irtengo da Errenteriatik
Musika tradizionala zabaltzeko lanean diharduen Aiko taldeak Bilgua diskoa kaleratu berri du eta Urbiako zelaietan, Aizkorriko Parke Naturalean egingo duen erromerian aurkeztuko du, igandean. Hara joateko autobusak jarriko dituzte hainbat lekuetatik, tartean Errenteria-Oreretatik. 09:00etan abiatuko da Biteri kaleko geltokitik eta bost euro ordaindu behar da.
Antolatzaileek euskal musika eta dantzak maite dituzten guztiei dei egin diete, Urbiara joateko: “Parte hartu nahi duena eta jende berria ezagutuz zaletasun berbera partekatu, 13:00etan Urbiako zelaietan (aterpetxean) egon beharko da, ogitartekoa edo sakotontziarekin, ardo zahatoarekin, oinetako erosoarekin, eta batez ere, ondo pasatzeko gogoekin. Bertan, giro parekaezinarekin gozatzeko aukera izango duten pasodoble, porrusalda, mazurka, jota, sokadantza edo jauziekin”.
Itzulera ere autobusean egingo dute, 19:00etan Arantzazutik abiatuta.