Udalak kontzesioan eskainiko ditu Galtzarabordako 111 garaje
Errenteriako Udalak kontzesioan eskainiko dizkiei herritarrei Galtzarabordako garaje berriak. Bi eraikinetan banatutako 111 aparkaleku dira guztira udaletik jakinarazi dutenez. Leheenengo eraikinak parke kalean du sarrera eta bi solairu ditu. 58 aparkaleku daude bertan, denak irekiak. Bigarren garajeak 53 aparkaleku ditu hiru solairutan banatuta, eta Urdaburu kalean du sarrera.
Egungo egoera ekonomikoa ikusita, prezioak egokitu eta nabarmen jaitsi dituela gaineratu dute udaletik, “herritarrek eskuratzeko aukera izan dezaten”. Horrenbestez, aparkalekuak 11.600 eurotik aurrera (gehi BEZa) eskuratu daitezkela gaineratu dute.
Jardunaldi irekia
Garajeak bizilagunei erakusteko jardunaldi irekia antolatu dute oztiralean 18:30ean. Informazio gehiago lortzeko Errenteriako Udalera jo dezakete interesdunek edo 943 44 96 00 telefono zenbakira deitu dezakete.