Jasangarritasunaren Astea egiten ari dira Antxoko La Anunciata ikastetxean. Ostiralerako hitzaldi sorta bat antolatu dute, gaiaren inguruan. Horrela, DBH eta Batxilergoko ikasleek hainbat gairi burz hitz egingo dute (behean zerrenda). Hitzaldiak 17:30ean hasiko dira, Anunciatako areto nagusian. Gonbidapena behar da joateko.
- Pasaiako Portuaren Ingurugiroa (Azterkost).
- Edari isotonikoak uraren ordez?
- Platerak garbitu ondoren bakteriarik geratzen al da?
- Pasai Antxoko edukiontzi zein zaborrontziak eraginkorrak al dira?
- Kobazuloak.
- Molinao errekak bere xarma berreskuratuko al du?