Illunbe abesbatzak ikasturte bukaerako kontzertua emango du bihar arratsaldean, Donostiako Martutene auzoan. 19:45ean hasiko da emanaldia, Etxarriene atzealdeko plazan, eta Saioa Ruizek zuzenduko du. Barrutiko Ibaiertz abesbatza ere bertan izango da, Josu Elberdinen zuzendaritzapean.
![Trintxerpeko Illunbe eta Ibaiertz abesbatzak](http://oarsobidasoa.hitza.info/files/2013/06/Illumbe-Ibaiertz-2012-300x190.jpg)
Illunbe eta Ibaiertz abesbatzak