
‘Ontziratu zaitez!’ kanpainarekin bat egin dute bost komertzioetako arduradunak Oihan Tello zinegotziarekin
Oiartzungo bost komertziok bat egin dute
Ontziratu zaitez! kanpainarekin. Hala, Maritxu eta Izaro arrandegietan eta Lizar, Martin eta Zalakain harategietan tuperra erabiliz erosten duten herritarrek sariak lor ditzakete. Komertzio horietan erosketa-txartelak zozketatuko dituzte.Oiartzungo Udalak 50 euroko erosketa-txartelak zozkatuko ditu bi hilabetez behin hondakinak gutxitzeko konpromisoa hartzen duten erosleen artean, abendua bitarte. Kanpaina horrek urte bukaera arte iraungo badu ere, tuperrak gerora ere erabiltzen jarraitzeko animatu ditu herritarrak.
Tuperrak aste honetan jaso behar dira Atez ateko informazio bulegoan, 16:00etatik 20:00etara.