Gizarte Zerbitzuetako diru laguntzak eskatzeko epea ireki dute
Hondarribiko Udaleko Gizarte Zerbitzuen arloak hiru dirulaguntza mota eskatzeko epea ireki du: Gobernuz Kanpoko Erakundeek, gizarte arloan lan egiten duten elkarteek eta Hondarribian bizi edo jaio eta boluntario bezala aritzeko beka jaso nahi dutenek eman behar dute izena. Orotara, 124.594 euro banatuko ditu udalak.
Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Maite Pelaezek gogorarazi duenez, Hondarribiko Udalak aurrekontuaren % 0,7 bideratzen du zeregin horretara: “Beste urte batez Hondarribiko udalak bere diru sarreren %0’7 gobernuz kanpoko eta gizarte arloan zerikusia daukaten elkartei dirulaguntzak zabaldu die eta bigarren urtez Hondarribian jaio edota Hondarribian bizi direnentzako gazte bolondresentzat berain eginkizuna gobernuz kanpoko erakunde bateko herrialdeetan garatzeko dirulaguntzak ere”.
Eskaerak BAZ bulegoan egin behar dira (Kale Nagusia, 20), hilaren 28a baino lehen.