Aitor Txikiren omenezko plater-tiroketa egingo dute
Ergoiengo festen egitarauaren barruan, Aitor Txikiren omenez VI. Plater-Tiroketa antolatu dute Sastraka Ehiza-Arrantza Elkarteak eta Ergoiengo Jai Batzordeak.Igande honetan (hilak 16) izango da tiraketa, Arkaleko tiro eremuan. Tiratzaile guztiek federatuak izan behar dute eta herri mailako txapelketa izango da. Bukaeran sariak banatuko dituzte. Txapelketa 09:00etan hasiko da eta 13:00ak arte luzatuko da.