1936ko Gerraz eta emakumeaz ariko dira bihar Txerrimuñon
“Arrasate 1936. Emakumea, guda eta errepresioa” dokumentala emango dute bihar 19:00etatik aurrera Txerrimuño gune autogestionatuan. Intxorta elkarteak egindako dokumentalada eta bertan, Arrasate eta inguruko emakumeen testigantzak bildu dituzte.