Galarza, senideekin Amuteko etxean
Gaur 100 urte jaio zen Isidora Galarza Mitxelena hondarribiar emakumea. Amuten bizi da eta bertan jaso du Lupe Olaskoaga Hiritarren Harremanetarako zinegotziaren bisita. Senidez inguratuta aurkitu du Isidora eta osasunez eta memoriaz bikain dabilela konprobatzeko aukera izan du.