Santiagotarrak Kirol Elkarteko Pedro Martinez Leiza piraguistak bi domina lortu zituen hilaren 5etik 9ra Vilaverden (Portugal) egin ziren ur lasaietako Europako Maratoi Txapelketan. Asteazken eta ostegunean beteranoen probak egin zituzten eta asteburuan gainontzekoak. Martinez 55-59 urte bitarteko txapelketan hartu zuen parte, K1ean eta K2an.
Asteazkenean K1ean zilarra lortu zuen eta ostegunean emaitza hori hobetu eta podioko goiko koskara igo zen Martinez, K2an, Jose Antonio Lucas Albaladejo murtziarrarekin bikote eginez. Bi kirolariak sasoi betean iritsi dira Europako Txapelketara, izan ere, Albaladejo izan zen K1 Modalitatea irundarraren aurretik geratu zena.
Igandean Irungo taldeko beste kirolari batek parte hartu zuen txapelketan, Olatz Zabalak. Donostia Kayak taldeko Eukene Saezekin bikote eginez K2ko proban lehiatu ziren, eta zortzigarren postuan amaitu zuten proba.