Biriatuko Xoldo ostatuak mus txapelketa antolatu du hilaren 14rako, 20:30ean hasita. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa da. Izena ematearen prezioa 10 euroan jarri dute eta prezioaren barnean jateko zerbait sartzen dela esan dute antolatzaileek.
Izena emateko eta informazio gehiagorako deitu 0559 20 37 51 telefono zenbakira edo idatzi Xoldo ostatuaren
posta elektronikora.