Finalera iritsi ziren taldeak
Giro ona, bai kirol aldetik bai eta parte hartzaileen nahiz ikusleen partetik. Hori izan zen joan den larunbatean Lezon egin zen 24 orduko futbito txapelketako, Imanol Artola Oroitaldiko balorazio orokorra, antolatzaileen arabera. Taldeen kopuruari ezarritako helburuak beteta, antolatzaileak pozik agertu dira aurten ere lehiak izan duen bilakaerarekin, eta hurrengo txapelketan pentsatzen hasi dira jada. Sailkapenari dagokionez, oroitaldiaren irabazlea Lopene Kafetegia taldea izan zen, bigarrena Z2R4 taldea, eta bi hirugarren postuak Lezo Auto Eskola eta Makutxo Taberna taldeentzat izan ziren. Txapelketako goleatzaile nagusia Jogger taldeko Dani Neves izan zen.