Errenteria ez da Herri Arteko Pala Txapelketako finalerdietan ongi hasi. Etxean jokatu arren, bi partidak galdu zituen Andoainen, eta 0-2 atzetik da kanporaketan. Larruzko paletan Ibon Eskisabel eta Ruben Pichel 25-14 aurretik izan ziren partidan, baina azkenean 34-35 galdu zuten. Pala motzean ere Yorel Martinez eta Julen Beldarrain aurretik egon ziren markagailuan, eta bukaeran, 31-40 gailendu zen Andoaingo bikotea.
Joaneko partida ongi ez atera arren, bueltakoan markagailua iraultzea espero du Errenteriako taldeak. Aukera ikusten du Errenteria-Oreretan jokatutako partidetan emandako maila onarengatik.

EPLEko pilota eskolak, berriz, bukatu du ikasturtea, eta joan den larunbatean ekitaldi bat egin zuten Fanderiako pilotalekuan denboraldia biribiltzeko. Partidak jokatu zituzten ikasle eta EPLEko pilotarien artean, eta gero hamaiketakoa egin zuten.