Gure Esku Dago ekimena aurkeztuko dute ostegunean Hondarribian
Ostegunean, Gure Esku Dago herri ekimenaren aurkezpena egingo dute Hondarribian. Zuloaga Etxeko beheko solairuko aretoan izango da, 19:00etan eta antolatzaileek adierazi dutenez, ekitaldi irekia da. Ekimen honek erabakitze eskubidearen alde sare nazionala osatzea du helburu, konplizitate ezberdinetatik abiatuz eta eraginkortasuna bilatuz.