Gazte Egunean izena emateko eguna ostirala izango da
Xanistebanetako Gazte Egunean izena eman nahi duenak heldu den ostiralean (hilak 14) egin behar du. Horretarako, Kataxulo gaztetxera joan behar da 18:00etatik 20:00etara. Kataxulotik adierazi dutenez, beharrezkoa da 20:00etan koadrila bakoitzetik pertsona bat behintzat egotea.