Asteburuan hasiko dira Hendaiako hondartzan zaintza lanean
Hendaiako Herriko Etxeak jakinarazi du Balea izeneko sokorri postuan hilaren 15ean (larunbatean) hasiko direla sorosleak zaintza lanean, irailaren 15a arte. Dunba Harrietakoan, berriz, uztailaren lehen egunetik abuztuaren 31ra izango da abian zerbitzu hori. Bietan ala bietan ordutegia honakoa izango da: 11:00etatik 19:00etara.
Bestalde, Handiplage elbarrientzako gunea uztailaren 1etik abuztuaren 31ra izango dela zabalik ohartarazi du Herriko Etxeak, 11:00etatik 19:00etara ere.