Oraindik hilabete baino gehiago falta bada ere, Iturriotzen hasiak dira dagoeneko egitaraua osatzen. Santiagotan artisau azoka jarriko dute eta bertan postua jarri nahi duenak horretarako aukera izango du. Azoka uztailaren 28an izango da.Postua jarri nahi dutenek jai batzordearekin jarri behar dira harremanetan. Horretarako postu elektroniko
honetara mezu bat bidali behar da.