
Udaleko ordezkariak eta parte hartuko duten taldeetako kideak, gaur
Aurtengo berritasun nagusia areto barruko padel jarduerak dira; 3-16 adin tarteko hau eta gazteentzako prestatu dute eskaintza, udalarekin elkarlanean
Uda 2013 kanpainarekin bat egin dute Irungo 19 kirol taldek. Udan zehar kirol jarduerak bermatzeko egitasmoa da, eta 3-16 urte artean dituztenentzako dago prestatuta. Uztailean eta abuztuan egingo dituzte ekimen horiek, baina hamabost egunekoak edo hilabete batekoak ere badaude. Egitaraua zabala da, eta udalak jakinarazi du hori guztia
udalaren webgunean dagoela: eskaintza osoa, txandak, ordutegiak, kirolak, eta kirol bakoitzeko jarduerak nork antolatuko dituen.
Gaur egin dute jarduera horien aurkezpena Azken Portu kiroldegian. Bertan, parte hartuko duten 19 taldeetako hainbat ordezkari egon dira, Pedro Alegre Irungo Udaleko Kirol Saileko ordezkariarekin batera. Ondokoak dira udan zehar jarduera bereziak antolatuko dituzten taldeak:
- Santiagotarrak (arrauna eta piraguismoa)
- Erroibide (udako kanpusa Huescan)
- Bidasoa eta Txingudi atletiko taldeak (atletismoa Plaiaundin)
- Ramuntxo Trinkete (pilota ikastaroak Artalekun)
- CD Bidasoa (eskubaloi kanpusa Artalekun eta Urantzun)
- Dunboa-Eguzki, Real Union, Mariño, Landetxa eta Behobia futbol taldeak (San Jose Obreron, Galen, Ugalden eta Artian futbol ikastaroak antolatuko dituzte)
- Leka Enea (mahai tenis eskolak Hirubide eskolan)
- Txingudi Tenis Kluba (igeriketa, padel eta tenis ikastatoak bere instalazioetan)
- Bidasoa Padel Indoor (padel ikastaroak bere egoitzan)
- Ayamendi (gimnastika erritmikoa Artalekun)
- Central Surf Eskola (surf ikastaroak Hendaiako hondartzan)
- Jaizubia Hipika Taldea (zaldian ibiltzen ikasteko eskolak Jaitzubian)
- Bidasoa XXI (aretoko jarduerak eta igeriketa ikastaroak)
- Hondarribia Voley Kirol Kluba (Hondarriubiako hondartzako bolei eremuan hamabost eguneko ikastaroak)