
Oiartzungo udako igerilekua
Heldu den larunbatetik (hilak 15) irailaren 15era, hiru hilabetez, udako igerilekua irekita egongo da. Aurten Elorsoro kiroldegian erosi behar dira igerilekura sartzeko bonoak (kiroldegiko bazkideak ez direnek), eta bono horiek kiroldegirako ere erabili ahal izango dira.Hilabeteko bonoak eta denboraldikoak erosteko aukera izango da. Hilabeteko bonoak 36,30 euro balio du gazteentzat (15 urtera arte); 59,10 euro helduentzat eta 99 familientzat. Denboraldikoak, aldiz, 72,60 euro gazteentzat; 118,20 euro helduentzat eta 198 euro familientzat.
Eguneko sarreretan ere bada berritasunik aurten. Izan ere, egunean bost sarrera erosi ahal izango dira eta horrela merkeago ateratzen da. Eguneko sarrera normalak 4 euro (15 urtera artekoentzat) eta 7,50 euro (helduentzat) balio du eta sortaka erosiz gero 15 eurotan ateratzen da (gazteei) eta 30 euro helduei. Sarrera sorta horiek egun berean edo beste egun batzuetan erabil daitezke eta horiek ere kiroldegirako baliagarriak dira.
Ordutegia
Ekainean, abuztuan eta irailean 11:00etatik 20:00etara egongo da irekita udako igerilekua eta uztailean 10:00etatik 21:00etara.