Middi d’Osseau
Girizia mendi taldeak mendi buelta prestatu du asteburu honetarako, Midi d’Ossaura hurbilduko dira, hain zuzen. Larunbatean abiatuko dira, ikastolatik (15:00etan) Gabasera. Hortik bi orduko ibilaldia egingo dute mendizaleek Ayous aterpera joateko.
Gaua aterpean pasata, igande goizean irteera egingo dute honako tokietatik pasatuz: Ayous aterpea, Bersau lakua, Peyregueteko lekua, izen bereko lepoa, Peyreguet gailurra (2.487 metro), Pombieko aterpea, Suzon lepoa, Magnabaight bailara eta Bisous eta Artigues lakua. Guztira sei-zazpi orduko ibilaldia egingo dute (atsedenak barne).
Izena emateko
Interesdunek aldez aurretik izena eman behar dute Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian edo
Internet bidez. Guztira 40 euro balio du irteerak (autobusaren joan-etorria eta aterpea barne). Janaria etxetik eraman daiteke edo aterpean bertan erosi (afariak 17 euro balio du eta gosariak 7 euro).