Hilaren 22an emakumeentzako autodefentsa ikastaroa eskainiko dute doan Hondarribiko Kisoku Klubean (Amutalde 19C, Alkain saltokiaren ondoan), 09:30etik 11:30era. Emakume guztiei irekita dago eta ariketak egiteko zera eraman behar dute: poltsoa, giltzak, karpeta gogor bat eta aterkia.
Kisokutik azaldu dutenez, bortxaketa saiakerei aurre egiten irakatsiko da, ihes egiteko eta lurreko teknikak, besteak beste. “Segurtasuna, kaleko kontrola, segurtasuna tabernetan, eta hainbat jarreren aurrean nola erantzun behar den landuko dugu, udako jaiei begira”, argitu dute.
Leku mugatuak dira eta ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea. Bi aukera daude, telefonoz (943 05 87 77 zenbakira deituta) edo
webgunearen bitartez.