Hilaren 27an 'El Caserío' interpretatuko dute Amaian
Jesus Guridiren zarzuela ezagunetakoa zen El Caserío intrepretatuko dute hilaren 27an, ostegunarekin, Amaia KZn, Luis Mariano Musika Elkarteak antolatuta. Horren harira, El Caserío zarzuelari buruzko hitzaldia emango du Angel Pazos tenoreak asteazken honetan, hilaren 12an, Hondarribiko udaletxeko areto nagusian. Hitzaldia 19:30ean hasiko da eta sartzea libre izango da denentzat. Hondarribiko Musika Eskolak antolatzen du solasaldia, musika-gela preogramaren barruan.