
Gran Soleko ordezkariak, sariarekin
Gran Sol tabernako Bixente Muñozen
Ogitartekoa pintxoak irabazi du asteburuan Olivenzan (Extremadura, Espainia) egin den Erdi Aroko Pintxoen Txapelketa. Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen elkarteak antolatzen du eta elkarteko kide diren herrietako sailkapen txapelketan irabazle geratu izan direnek parte hartu dute. Hondarribian apirilan egin zen eta Gran Soleko pintxoak irabazi zuen. Orain arte sei ekitaldi egin dira eta horietatik hirutan irabazi du Muñozek.