EMKEk antolatutako musika banden alardea egin behar zuten atzokoan, baina eguraldiak arratsaldeko lehen ordutan hasi behar zuen ekitaldia desitxuratu egin zuen. Azkenean,bertan behera gelditu zen alardea eta ekitaldia Foru Plazan aurreikusia zegoen kontzertura mugatu zen, euriak ez zuelako atsedenik hartu atzokoan. Zazpi eta erdietan hasita ordubete inguruko emanaldia eskaini zuten.
EMKE,Errenteria Musikaleko ikasleen banda eta Mutrikuko Musika Bandak egin zuten kontzertua eta bertaratu ziren hamarnaka lagunek aterkipean jarraitu zuten emanaldia.