Sanmartzialetako bazkarirako sarrerak agortu dira
Betti Gotti Euskara Elkartetik jakinarazi dutenez, agortu egin dira sanmartzialetako herri bazkarirako salgai jarri zituzten sarrerak. Gaur 13:00ak arte egon behar ziren sarrerak saltzen EKTn, baina hamabietarako agortu dira. Hilaren 22an egingo da Betti Gottiren bazkaria Ficoba erakustazokan eta 1.400 lagun inguru elkartuko dira bertan.
Bazkariaz gain, koadrilen olinpiakak eta kamiseta txapelketa egingo dituzte eta, aurten lehen aldiz, musika zuzenean izango da bazkalostean.