Munduko Arrozak ekimena egin dute gaur Sos Arrazakeriak taldak antolatuta Iztietako Diputazio plazan. Eguraldi txarrak ez ditu kikildu hamaika eratara arroza prestatzera joan diren hainbat herrietako ordezkariei. Goizean prestaketa lanetan izan ondoren, dastatzeko garaia iritsi da ordubietan eta epaimahaiak ere orduan jakinarazi du aurtengo irabazlea, “lan erraza izan ez badugu ere”, esan dute Cornelio Etxea, Gaztelu eta Hostoak-eko ordezkariek.
Aurten hamahiru herrialdetatik etorritako lagunek parte hartu dute: Pakistan, Nepal, Senegal, Maroko, Kuba, Kolonbia, Nikaragua, Mongolia, Ginea, Guatemala, Peru, Venezuela eta Sahara.
Azkenean Batasuna, Pakistan eta Sahara izan dira garaile. Batasunak alioliz lagundutako arroz beltza egin du eta arroz zaporetsuenaren saria eskuratu du; Saharak zapore nahasketarik egokienaren saria eskuratu du. Azken horiek arroza batata, kakahuete eta haragi saltsarekin lagundu dut. Pakistango lagunek berriz, hoberen osatutako arroza prestatzeagatik eraman dute saria.
Prestatutako platerak dastatzeko aukera izan dute ondoren, Diputazio plazaraino bildu diren lagunek borondatearen truke.