HS2 elkarteko bi kide gaur arratsaldeko txapelketan lehiatzen
Bihar, igandearekin, egitekoa zen Europako SUP Txapelketako proba Hondarribian, eta egingo da. Eguraldia asko ari da baldintzatzen III. Bikingo Eguna, eta gaur hainbat jarduera bertan behera geratu dira. Batez ere gurpildun modalitateetan eragin izan du horrek eta scoot, BMX eta beste erakustaldiak ezin izan dira egin. Uretako probak, baina, egin egin dira, nahiz eta parte hartzea ez den handia izan. Nolanahi ere, HS2 elkarteko kideak ezinhobe pasatzen ari dira SUP taulen gainean zein kanoa hawaiarrarekin.
Frejo nafarra gaur iritsi da
Iñaki Navascues HS2ren presidenteak HITZAri azaldu dionez, dagoeneko iristen hasi dira bihar Europako SUP Txapelketako probako parte hartzaileak. Espainiako Txapeldun den Ramon Frejo nafarra gaur iritsi da eta arratsaldeko saioetan parte hartu du HS2 elkarteko kideekin batera. 11:00etan hasiko da bihar Europako Txapelketako 14 kilometroko proba. Butroi pasealekuan izango da irteera eta bertan surf munduarekin lotura duten hainbat stand jarriko dituzte.