Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Bilboko erailketa matxistaz

admin
Bidasoa
2013/06/08
Joan den igandean gure belarri eta begietara heldu zen berria ekarri nahi izan dut hona. Honen inguruan sortu den albiste jarioa eta iritzi kontrajarrien inguruan zenbait kontutxo aipatu nahiko nituzke. Alde batetik, medioetan gertaera honi gertakizun lazgarri edo gertaera ilun izena jarri diote. Iluna eta lazgarria denik ez dut zalantzan jartzen inongo momentuan, baina honen aurretik indarkeria matxista edo indarkeria sexista terminoak ez dira inon azaltzen, eta hori da niri atentzioa eman didan lehen kontua. Deigarriagoak diren gizonaren arte martzialetako jakinduriak egoera honek oinarrian izan duen indarkeria matxista ahaztera garamatza. Emakume izateagatik, bera baino eskubide gutxiago dituela pentsatzeagatik erailtzen saiatu zen emakume bat, eta gutxienez beste baten gorpuzkinak ere aurkitu dituzte. Eraso hau matxista izan da, eta ziur nago askok ideia honekin bat egingo duzuela. Legearentzako, oraindik ere, eraso hauek matxista bezala identifikatzeko bikote harreman bat egon behar du. Baina badakigu ez dela soilik horrelako egoeratan ematen indarkeria mota hau, gogoratu Nagore Laffagen kasua, adibidez. Heriotzetaraino heltzea ez da ere derrigorrezkoa indarkeria matxistaz hitz egiteko, baina gaur, gai hau alde batera utzi beharko dut. Bestalde, aipatzekoa iruditzen zait erasotua izan zen emakumearen lanbideaz sortutako polemika. Egunkari gehienek bi aldiz pentsatu gabe sexu langilea zela aipatu dute. Ez dut argi kasu honetan nik zer egingo nukeen, alde batetik, bere lanbidea adierazteak eraso hau nolabait justifikatzeko erabili baitezakete batzuek. Hain zuzen, zenbait hedabidek norabide horretan aipatu dute prostituzioan aritzen zela: mundu ilun eta liskartsu batean, «zer espero zuen ba emakume horrek? Normala da hori gertatu izana!». Prostituzioak edo honetan aritzeak ez du inondik inora justifikatzen gertatutakoa. Baina bere lanbidea ez aipatzeak, kazetarion aldetik, estigmatizazioan sakontzea ekarriko ote zuen sentipena dut ere. Esan nahi dut, baduela bere garrantzia prostituzioan aritzeak. Gizon horrek, emakume hauek oraindik eta azpibaloratuago izan ditzake, hain zuzen lan honetan aritzeagatik. Eta honek ere matxismotik badu asko. Sexu Langileen Nazioarteko Eguna izan zen ekainaren 2an, eta egunean bertan eraso honen berri izan genuen. Lanbidearen inguruan, eta haien baldintza eta segurtasunaren inguruan hausnartzeko tartea zabaldu beharko genukeela uste dut. Berriro gerta ez dadin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.