Urteroko bazkaria egingo du hilaren 22an Donibaneko Usoa elkarteak
Donibaneko Usoa Ehiza eta Arrantza elkarteak urteroko bazkaria hilaren 22an egingo duela jakinarazi du. Larunbata da, eta Pari Berri jatetxean izango da otordua. Txartelak 40 euroan daude salgai Pari Berrin bertan eta Itziar tabernan. Txartel horiek erosteko eguna hilaren 17rako (astelehena) jarri dute.