Oiartzungo Sortuk bat egin du Donostiako Mundumobarekin
Oiartzungo Sortuk bat egin du bihar Donostiako bulebarrean 18:00etatik aurrera egingo den Mundumob ekimenarekin. Dantza eginez, hondakinen kudeaketa egokia eskatzeko ekimena da, Gipuzkoa Zero Zaborrek antolatua. “Dantza egin edo ez, zuen inguruan jendeari joateko deialdia zabaltzea eskatzen dizugu”, esan dute Sortuko kideek.