Muxiko Egunak hartuko du Herriko Enparantza etzi, bosgarrenez
Beti Prest dantza taldeak antolatuta V. Muxiko Eguna ospatuko dute Errenteria-Oreretan igandean. 12:00etan zabalduko dute egitaraua eta horretarako dantza saioa egingo dute Errenteriako Udal Txistulari taldearen laguntzarekin. Xabier Vesgaren zuzendaritzapean ariko dira txistulariak, Itziar Etxegia (bibolina), Koldo Tarragona (akordeoia) eta Aitor Landaren (baxua) laguntzarekin.
Ordubete beranduago dultzaineroen txanda helduko da eta Larrain dantzarekin amaituko dute egunerako prestatu duten egitaraua. Ondoren pintxoak eta edtekoa ere ez direla faltako esan dute antolatzaileek.