Mollet del Valleseko (Herrialde Katalanak) Udaleko hainbat ordezkari Irunen izan dira bisitan, bertako administrazio zerbitzu elektronikoa ezagutzeko asmoz. Orain dela gutxi ezarri dute sistema berria, eta Irungo zinegotzi Pedro Alegrek azaldu zuenez, “eraginkortasun handiagoa” lortu dute hiritarrekin komunikatzeko garaian.Zinegotzi kataluniarrek Herritarrentzako Arreta Zerbitzurako izango den bulego berria bisitatu zuten San Martzial kalean.

Mollet del Valles eta Irungo udaletako ordezkariak.