Madalenetarako laguntzaileak kontratatzeko epea zabaldu du udalak
Errenteriako Udalak madalenetarako laguntzaileak kontratatuko ditu. Interesdunek datorren astelehenetik hilaren 21era bitartean izango dute eskaera aurkezteko aukera. Horretarako, Udal Erregistroaren bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskaera, nortasun agiriaren fotokopia eta langabezia txartelaren fotokopia.
Baldintzei dagokienean berriz, 18 urteak beteta izan beharko dituzte eskaera egiten dutenek, langabezian izan beharko dute, eta elkarrizketa bat euskaraz gauzatzeko gaitasuna izan beharko dute. Udaletik jakinarazi dutenez, gutxienez hiru hileko antzinatasunez Errenterian erroldatuta dauden lagunek lehentasuna izango dute.