Luisma Diez: "Herritarrei, Lartzabal auzo elkartearen oharra dela-eta"
Elkarte baten helburua ez denean auzoko herritarren gizarte eta kultura hobetzea ezin zaio auzo elkarte izena jarri.
Elkarte baten helburua bazkariak, afariak eta jai partikularrak egitea denean, gutxitan eman dakioke auzo elkarte izena, horri elkarte gastronomikoa esaten zaio.
Elkarte bat Lartzabalgo lau bizilagunek eta Beraun, Oiartzun, Altza, Donostia,Lasarte… bezalako auzo eta herritako 22 bizilagunek osatzen dutenean nekez izan ahal izango da Lartzabalgo auzo elkartea.
Elkarte batek onartzen duenean ez duela auzoan ekintzarik antolatzen, auzoko bizilagunek boikoteatu egiten dizkietelako, elkarte horrek harreman gutxi izan dezake auzoarekin eta zerbait arraroa gertatzen ari da.
Eta elkartea udal lokal bat erabiltzen ari denean eta udala, hau da denok eskotean ordaintzen ditugunean argia, ura, kontribuzioa eta komunitatearen gastuak, horri nola deitzen zaio? Irakurleak aukeratu dezala horri zein izen jarri nahi dion.
Hori guztia joan den igandean agertu zen Lartzabalgo auzo elkartearen adierazpenaren harira, hain zuzen ere “Desalojo de una asociación por parte del Ayuntamiento” izenburu hanpatsuarekin agertu zena, gertakariez informatzeko garaian gure ikuspuntua denean udalak udal lokala erabiltzeko kontratua deuseztatu diola udal lokal bat helburu gastronomikoekin soilik erabiltzen ari den elkarte bati.
Historia egiteko, esan behar dugu 2011ko azaroan Lartzabalen egin genuen bilera irekian antzeman genuela arazo bat zegoela. Gerora bizilagun talde batek agiri bat ekarri zigun, Lartzabalgo pertsona ugarik sinatuta, lokala erabilera partikularrerako erabiltzen ari zela salatzeko. Idatzia egiaztatu eta ikusi zen auzoko haurrek ez zutela lokalik, erretiratuek ere ez zutela egoteko toki bat eta auzoko bizilagunek ez zutela elkartearen kide egin nahi. Une horretan, lehenengo kudeaketak egin ziren arazoa konpontzen saiatzeko eta 2012ko urrian bizilagunen bilera egin zen. Ni neu bilera horretan izan nintzen udal teknikariarekin batera eta, gehiengo handi batez, elkartearen zuzendaritzak dimisioa aurkez zezan eskatu zen, baita gainerako bizilagunek elkartera sarbidea izan zezaten ere.
Udalak hiru hileko epea eman zuen zuzendaritzak proposamen bat aurkez zezan lokala elkarte baten helburu espezifikoen arabera erabiltzearen inguruan, era horretan batez ere auzoko bizilagunek erabiltzeko aukera izan zezaten.
Bi aldeekin hainbat bilera egin nituen eta horietan zehar elkarteak estatutuak aldatu zituen Gipuzkoako edozein herritan bizi diren pertsona guztiek kide izateko aukera izan dezaten. Horrek ekarri zuen giroa are suminagoa izatea.Bi aldeen arteko akordioa lortzea ezinezkoa zenez, udalak elkarteari entzunaldia eskaini zion, eta horrek alegazioak aurkeztu zituen eta hauek aztertu ondoren, udalak udal lokala erabiltzeko kontratua deuseztea erabaki du.
Ez da gure estiloa prentsan eztabaidetan sartzea, baina oraingo honetan egin behar izan dugu Lartzabalgo herritarrekiko errespetuarengatik.
Luis Mari Diez. Errenteriako Udaleko Hirigintza eta Mantenuko zinegotzia.