Lezoarrei Donostiako Mundumobera joateko deia egin die Zero Zabor taldeak
Bihar egingo dute, larunbatarekin, Mundumob ekimenaren saio berri bat Donostian. 18:00etan hasiko da, bulebarrean. Hori horrela, Lezo Zero Zabor taldeak deia egin die lezoarrei hondakinen kudeaketa egoki bat aldarrikatzeko, eta errauste plantaren kontrako jarrera agertzeko egingo den dantza ekimenean parte hartzeko. Taldeak jakinarazi du parte hartzaile bakoitzak ontzi arin bat eraman behar duela ekimenera, “heldulekua badu hobe, erosoagoa izango da, garbigailuko xaboiarena adibidez”.