Jazz Manouche & Klake emanaldia gaur, Gurutze Santuaren plazan
Laia Molins klake dantzari ezagunak eta Berebille Swing taldeak, jazza eta klakea uztartzen dituen Manouche & Klake ikuskizuna emango dute gaur 22:00etatik aurrera Lezoko plazan. Molins Bartzelonan jaiotako klake dantzari ezaguna da. Berrebille Swing taldea berriz, 2011. urtean sortu zen eta Euskal herriko hainbat herrietako musikariek osatzen dute.
Eguraldi txarra egingo balu, Saldise plazan egingo dute emanaldia.