Irungo Udalak erakusmahaia jarriko du Bioterra azokan
Gaur hasiko da Ficoban Bioterra ingurumenari buruzko azoka, eta Irungo Udalak erakusmahaia izango du bertan. Irunera ingurumenaz gozatzeko gonbitea luzatuko die bertara hurbiltzen direnei. Horrela, hiriko txoko hauei buruzko hainbat informazio panel jarriko dituzte: Plaiaundi, Aiako Harria, Olaberriako harana, Bidasoa ibaia edita Aldabe mendia. Horrez gain, hiriko jatetxe zein tabernatan erabiltzeko bonoei buruzko informazioa banatuko dute, baita tren berdeari buruzkoa ere.
Igande goizean, berriz, Irun Dastatuk antolatuta, bi gastronomia ikastaro egingo dituzte. Alde batetik, sukaldaritza naturalari buruzkoa. Bestetik, txokolate tailerra, Koldo Salinasen eskutik. Txokolate jatea egingo dute ondoren.