Irungo Udalak jakinarazi du Azken Portu eta Artaleku kiroldegietan udan emango dituzten ikastaroetan izena emateko aukera badagoela oraindik. Izen emate horien lehen fasea bukatu da —abonatuentzako izan da—, eta gaurtik aurrera abonatuek nahiz ez direnek dute apuntatzeko aukera. Bi kiroldegi horietako informazio mahaietan eman daiteke izena, 08:30etik 20:00etara;
Irungo Udalaren webgunearen bitartez ere eman daiteke izena.
Orain arte izena eman dutenen artean, arrakasta gehien izan duen ikastaroa haurrentzako igeriketarena izan da, hastapenekoa batik bat. Areto jardueretan ia denetan gelditzen dira bete gabeko plazak, baina cycling nahiz pilates ikastaroetako hainbat ordutegi guztiz beteta daude.