Bihar eta etzi HMEI indizeari buruzko informazioa emateko mahaiak jarriko ditu Bidasoko Stop Kaleratzeak taldeak Irungo Ficoban eta Hondarribiko Erdi Aroko Azokan. HMEI indizea hipoteken prezioa neurtzeko indizea da, eta hori kentzeko eskatu du aste honetan bertan taldeak, baita joan den astean ere Irungo udalbatzarrean. Honakoak dira informazio mahaien ordutegiak:
- Irungo Ficoban: bihar 17:00etatik 19:00etara, eta etzi 12:00etatik 14:00.
- Hondarribiko Erdi Aroko Azokan: bihar eta etzi, 12:00etatik 14:00etara, eta 18:00etatik 20:00etara.