Errenteria-Oreretako Fanderiako pilotalekuan Gipuzkoako Herri Arteko Txapelketako final erdietako hainbat partida jasoko ditu bihar, larunbata, 17:45etik aurrera. Errenteria eta Andoain neurtuko dira lehia horietan, lehenengo larruzko paletan, eta ondoren pala motzean. Sarrera doan, da, hortaz, Errenteriako Pilotaren Lagunen Elkarteak (EPLE) finalera pasatzea errazagoa izateko joaneko partida horietara animatzera joateko eskatu diete herritarrei.
Errenteriako taldeko pilotariak honakoak izango dira: Ibon Eskisabel, Ruben Pichel, Yorel Martinez eta Julen Beldarrain. Duela bi asteko partidetan giro oso ona izan zela esan dute EPLEtik. Hori errepikatu nahi dute.
Zuloaga Memoriala
Bestalde, Zuloaga Memorialeko hainbat partida jokatu dituzte azken egunetan. EPLEk honako emaitzak eman ditu:
Benjaminak
- Egiguren-Elosegi 18 / Alsua-Alsua 3
- Mugika-Lizeaga 13/Sorondo-Olaizola 18
Alebinak
- Mugika-Iruretagoiena 14/Odriozola-Salegi 18
- Alberdi-Unanue 18/Lasa-Pajares 7
Haurrak
- Zubizarreta-Alberdi 18/Ugalde-Etxeberria 2
Kadeteak
- Sanchez-Muruaga 22/Garate-Salegi 21