Errenteriako Txintxarrik Zikiro Eguna egingo du hilaren 15ean
25 urte beteko dira aurten Txintxarri elkarteak Zikiro Eguna egiten duela. Hilaren 15ean egingo dute aurtengoa, 21:00etatik aurrera, eta elkarteko kideek jakinarazi dute Kubako talde batek jarriko diola musika otorduari. Afariaren prezioa 18 eurokoa da, eta txartelak De Cyne Reyna eta Arkaitza tabernetan lor daitezke; Txintxarrin ere badaude.