Errenteriako erretiratuen azken irteera, Gipuzkoako kostaldera
Hilaren 15ean egingo dute Errenteria-Oreretako erretiratuen elkarteetako kideek sasoiko azken irteera. Gipuzkoako kostaldea ezagutzeko irteera izango da, Zarautz eta Zumaia artekoa. Izena eman nahi dutenek Olibeteko egoitzako dinamizatzailearen bulegoan eman behar dute, ekainaren 12a baino lehen. 943 51 28 36 telefono zenbakira deituz ere eman daiteke izena. Aurretik izena emateko baldintza jarri dute hilaren 15eko irteeran Zumaian bazkalduko dutelako erretiratuek, eta zenbat toki hartu behar diren jakin behar dute antolatzaileek.